Eraikuntza sektorerako irtenbide berritzaileak
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Banaketa komertziala
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Nazioarteko enpresa taldea.
Enpresa eta berrikuntza zentroa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Inoizko parte-hartze handiena Mondragon City Challenge lehiaketaren laugarren edizioan
Mondragon City Challenge 16 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintzailetza kooperatiboaren nazioarteko lehiaketak itxi du laugarren edizioan izena emateko epea, inoizko parte-hartze daturik onenekin: 703 parte-hartzaile eta 225 talde. Hala, nabarmen gainditu ditu 2024-2025eko edizioko datuak, orduan 572 gaztek hartu baitzuten parte, 182 taldetan banatuta.
Inoizko parte-hartze daturik onenekin itxi da laugarren edizioaren izen-ematea: 703 parte-hartzaile eta 225 talde.
Ekimenaren helburua da eredu kooperatiboa belaunaldi berriei hurbiltzea eta haren balioetan oinarritutako ekintzailetza sustatzea. Prozesu horretan, MONDRAGONeko kooperatibek protagonismo handia dute, bai lehiaketa bultzatzeko egiten duten ekarpenagatik, bai parte hartzen duten taldeei eskaintzen dieten laguntza eta aholkularitzagatik.
Zehazki, MONDRAGONeko bederatzi kooperatibak hartuko dute parte laugarren edizio honetan enpresa-mentore gisa: Eroski, Danobatgroup, Erreka, Laboral Kutxa, Fagor Electrónica, Fagor Healthcare, Onnera Group, Lana eta Saiolan. Enpresa-arloan duten esperientzia eta ezagutzaren bidez, gazteei lagunduko diete negozio-ideiak garatzen, haien bideragarritasuna aztertzen eta printzipio kooperatiboetan inspiratutako proiektuak gauzatzen.
MONDRAGON Korporazioa eta Mondragon Unibertsitatea dira, gainera, ekimenaren babesle nagusiak. Hala, ekintzailetza zabaltzeko eta gazteak kooperatiben errealitatera hurbiltzeko ekosistema kooperatiboak duen konpromisoa indartzen dute.
Euskal Herriko 392 parte-hartzaile
Izen-ematearen datuek lehiaketaren nazioarteko irismena ere erakusten dute. 703 parte-hartzaileetatik 390 Euskadikoak dira. Gipuzkoa dago lehen postuan (220), eta ondoren Bizkaia (135), jarraian Araba (35) eta Nafarroa (2). Gainerako parte-hartzaileak Estatuko hainbat lurraldetatik eta beste herrialde batzuetatik datoz; besteak beste, Mexikotik (120), Argentinatik (42), Ekuadorretik (41), Kolonbiatik (39), Hungariatik (18), Indiatik (11) eta Tanzaniatik (11).
Kategorien arabera, 103 parte-hartzailek 16 eta 18 urte artean dituzte; gainerakoek, berriz, 19 eta 24 urte artean. Adin-tarte horretakoak dira 122 talde.
20 talde finalisten hautaketa hasiko da
Izen-emateko epea itxita, epaimahai teknikoaren balorazio-fasea hasiko da orain. Epaimahaiak hautatuko ditu 20 talde finalistak. Hortik aurrera, taldeek beren proposamenak garatzen jarraituko dute, erakunde eta kooperatiba mentoreen laguntzarekin.
Laugarren edizioaren amaiera 2027ko apirilaren 23an izango da, Arrasateko Amaia Udal Antzokian. Bertan egingo da amaierako ekitaldia, eta proiektu irabazlea ezagutaraziko da.
Eraikuntza sektorerako irtenbide berritzaileak
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Banaketa komertziala
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Osasun eta ongizatean espezialistak.
Nazioarteko enpresa taldea.
Enpresa eta berrikuntza zentroa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa