Enpresentzako neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta produktuak, prestakuntza- eta hizkuntza-lerroan
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
MLAKOOPek zentro berritua aurkeztuko du Arrasaten
Badira herri baten oroimen kolektiboan leku berezia duten espazioak. Belaunaldi askoren pasabide izan diren tokiak dira, eta urteek aurrera egin arren, barrutik eraldatu arren, beren nortasunari eusten diote. Hori da CIMen kasua: 1973an Mondragón Hizkuntza Zentro gisa sortu zen, gero MondragonLingua bihurtu zen, eta gaur egun, Alecopekin bat egin ondoren, MLAKOOP izenarekin jarraitzen du bere bidea.
Ibilbide luze horren ondoren, zentroak bere instalazioak berritu eta eguneratu ditu, gaur egungo hizkuntza-prestakuntzaren beharretara egokitzeko. Baina berrikuntza horrek ez du aldatu urte hauetan guztietan bere jardunaren oinarrian egon den ikuspegia: hizkuntza pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea.
Ate irekiak
Aldaketa hori dela eta, MLAKOOPek ate irekien jardunaldia antolatu du apirilaren 24rako, arratsaldeko 18:00etan. Ekitaldia ikasle ohiei, bezeroei, auzokideei, lagunei eta zentro berritua nahiz haren ibilbidea gertutik ezagutu nahi duen edonori zuzenduta dago.
Topaketa honek iraganera begiratzeko aukera ere eskainiko du, Arrasateko eta inguruko milaka lagunen hizkuntza-ibilbidean presente egon den historia partekatzeko. Bertaratzen direnek zentroaren bilakaera ezagutuko dute, hasierako urteetatik gaur egunera arte, eta aldi berean, urteotan hizkuntzen irakaskuntzan erabilitako metodologiak eta teknologiak nola aldatu diren ikusi ahal izango dute.
Jardunaldiaren unerik berezienetako bat bi gazteren testigantza izango da: txikitatik zentroan ingelesa ikasten hasi ziren, eta gaur egun Advanced mailara iritsi dira, hizkuntza horretan lor daitekeen mailarik handienetako batera. Hurbileko eta benetako adibidea da, tokiko ikasgela batean hasi eta bide luzea egin daitekeela erakusten duena.
Data: apirilak 24
Ordua: 18:00
Lekua: Araba etorbidea 4, Arrasate. Mapan ikusi.