Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
HAZIA musikala estreinaldirako atzera kontaketan sartu da
Gontzal Mendibilek zuzendu eta sortu duen HAZIA musikala asteburu honetan estreinatuko da Amaia Antzokian, irailaren 17 eta 18an.
Antzezlanak Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza osoa kontatzen du. Azken ordu hauetan detaileak fintzen dihardu lantaldea, eta Gontzalen esanetan estreinaldia iristeko irrikitan dago. Ikuskizunaren ardatza musika da, antzezle eta kantariekin eszenifikatuko dena, eta koreografiak ere bere lekua edukiko du, argazki eta ilustrazioek ere jantziko duten bitartean.
Dagoeneko sarrera dezente agortu dira, baina oraindik badago hauek erosteko aukera, www.kutxabank.es atarian, 25 euroren truke.

