Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 3. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 4. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 5. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 6. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
Fagor Ederlan, General Motors-en urteko hornitzaile hautatua
Fagor Ederlanek joan den martxoaren 31n “2016ko hornitzaile” saria jaso zuen General Motors-en (GM) eskutik. Iparramerikatako automobil ekoizlearen aitorpena jaso du automoziorako osagarri eta modulu hornitzaile gisa Fagor Ederlanek egindako berrikuntza teknologikoaren eta kalitate eta zerbitzuaren izenean. Gainera, aipamen berezia jaso du euskal kooperatibaren Borjako lantegiak.
Fagor Ederlanek eta GMk 40 urte baino gehiago daramate negozio harreman egonkorra mantenduz.
Orlandon (Florida, AEB) egin zen ekitaldian; kudeaketa parametro guztietan eskakizun zorrotzak betez, urtero bikaintasun, berrikuntza eta kalitate nabarmenak lortzen dituzten hornitzaileei ematen zaien sari honen 25. urteurrena ospatzea zen helburua. “Industriako hornitzailerik trebeenak ezagutu eta lankide izateko pribilegioa dugu”, “zuekin dugun elkarlanaren balioaren bidez, gure bezeroek eskatzen duten ibilgailu, zerbitzu eta esperientzia eskainiz jarraituko dugu” izan ziren GMko zuzendariorde Steven Kiefer-ek gidatutako hitzaldiko esaldietako batzuk.
Ekitaldian, GMren 6.300 hornitzaileen artean nabarmengarri ziren 15 herrialdetako 118 enpresa izan ziren. Enpresen erdia baino gehiago aurreko urteetan sarituak izandakoak ziren eta besteak beste, AGM Automotive Magna, Aisin edo Gestamp izan ziren.
Urteko 110 milioi euroko salmenta kopurua du Fagor Ederlanek eta momentuan, GMren galga, esekidura, transmisio, modulu eta ardatzetarako hornitzailea da.