Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
LANA, nazioartekotze saria
Lana kooperatibak gaur jaso du Nazioartekotze Enpresarialaren saria Gipuzkoako-Ganberak herrialdeko enpresen lana aitortzeko antolatutako ekitaldian. Gipuzkoako-Ganberak internazionalizazioan Oñatiko kooperatibak eginiko ahalegina onartzen du, "bere aktibitatea eta negozio eredua sustatuz, orain hamabost urte oso gutxik imaginatzen zuten ikusgarritasun eta proiekzioa erakutsiz. Enpresak nazioartekotzea abiarazi zuenean genuen egoera eta lortutako arrakasta erresilentziaren eta irmotasuneran eredu dira".
Lanak gaur 230 langile ditu eta 101 milioi euroko fakturazioa. Egoitza nagusia Oñatin (Gipuzkoa) dago eta bigarren egoitza bat ere badu Txekiako Ždírec nad Doubravou hirian
Lanak gaur 230 langile ditu eta 101 milioi euroko fakturazioa. Egoitza nagusia Oñatin (Gipuzkoa) dago eta bigarren egoitza bat ere badu Txekiako Ždírec nad Doubravou hirian. Bere salmentaren %70 esportaziora bideratzen du, bereziki Europa mendebaldera eta Afrika iparraldera. Europa ekialdeko eta erdialdeko merkatuari Txekiako lantokitik erantzuten diote.
Beste enpresa sarituak
Sari banaketa ekitaldia gaur egin da Donostian, Gipuzkoako-Ganberaren egoitza nagusian. Hogehita hamaikagarren edizio honetan, Lanaz gain, beste honako enpresa hauek ere jaso dute saria: Elmubas Petfood Group Azpeitiako enpresak 'Gipuzkoako Enpresaren' saria eskuratu du; Ezarri lazkaoarra 'ETE Industrial onena' izendatu dute; GUREAK enpresa donstiarrak 'Zerbitzuen enpresarik onenaren' saria; eta IRISBOND enpresak, 'Berrikuntza Enpresa' saria. Aurten ere, Hamargarren urtez jarraian, Sabadell Bankentxearen babesa izan dute sariek.