Irakurriena
- 1. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 2. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 3. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 4. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 5. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 6. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
Epaiketa aurreko entzunaldia bertan behera
Alderdi demandatzaileak ez du funtsezko dokumentazioa aurkeztu prozedurarekin jarraitu ahal izateko, epaitegiaren iritziz.
Gaurko, urtarrilak 24, Bergaran (Gipuzkoa) egiteko zen epaiketa aurreko entzunaldia bertan behera utzi du demanda tramitatzen duen epaitegiak eta apirilaren 11ra atzeratu du.
Epaitegiak erabaki hori hartu du iritzita alderdi demandatzaileak bere demandaren uzia ez duela zehaztu, ezta aurkeztu ere bere erreklamazioa justifikatzen duten dokumentuak. Hau da, demanda jarri zenetik denbora iragan arren, alderdi demandatzaileak ez du funtsezko dokumentazioa aurkeztu prozedurarekin jarraitu ahal izateko.
Ondorioz, ekitaldia bertan behera uztea erabaki da eta beste epe bat ezarri zaio demandatzaileari eskatutako dokumentazioa aurkez dezan.