Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Gaur goizean egindako bilera, gainera, Maite Legarra Elizalde buru izan duen lehen Errektore Kontseilua izan da; María Asunción Bastida Sagarzazu presidenteorde gisa eta Amaia Ramos Romeo idazkari gisa aritu dira.
Eroski Taldeak dagoeneko itxi du 2026ko ekitaldiko lehen hiruhilekoa (otsailetik apirilaren 30era artekoa), eta salmenta gordinak 1.434 milioi eurokoak izan dira; horietatik 1.356 milioi euro elikagaien arloari dagozkio. Horrek esan nahi du %3,5 handitu dela iazko epe berarekin alderatuta. Finantzarioen eta zergen aurretiko etekinak, berriz, 40 milioi euroraino iritsi dira.
Eroski Taldeak dagoeneko itxi du 2026ko ekitaldiko lehen hiruhilekoa (otsailetik apirilaren 30era artekoa), eta salmenta gordinak 1.434 milioi eurokoak izan dira; horietatik 1.356 milioi euro elikagaien arloari dagozkio. Horrek esan nahi du %3,5 handitu dela iazko epe berarekin alderatuta. Finantzarioen eta zergen aurretiko etekinak, berriz, 40 milioi euroraino iritsi dira.
Hiruhileko honetan, gastu operatiboen igoerak markatu du negozioaren bilakaera, batik bat banaketaren eta energiaren arloan; izan ere, nazioarteko merkatuak aldakor dabiltza. Hala eta guztiz ere, Eroski Taldeak bilakaera komertzial positiboari eutsi dio, eta jarraitu du aurrera egiten hazkunde eta efizientzia helburuetan.
Taldearen emaitza positiboa 17,8 milioi euroraino igo da, %35 gehiago iazko lehen hiruhilekoan baino.
Taldearen emaitza positiboa 17,8 milioi euroraino igo da, %35 gehiago iazko lehen hiruhilekoan baino.
Datuok erakusten dute Eroskiren negozio eredua sendo dagoela, nahiz eta familiek prezioari bereziki begiratzen dioten eta ingurune ekonomikoa garaiotan gogorra den. Epe horretan, Eroski Taldeak jarraitu du proposamen komertziala areagotzen eta erosketa saski lehiakorra eskaintzen, bai eta, aldi berean, bere konpromiso multzoari eusten ere: kalitatea, produktu freskoak, elikadura osasungarria eta tokian tokiko ekoizpen ehunaren babesa.
"Lehen hiruhilekoan izaniko bilakaerak erakusten du gure negozioa sendo dagoela, eta kontsumitzaileek erantzun ona eman diotela gure proposamenari, hau da, aurrezkia, kalitatea eta hurbiltasuna. Ingurune zailean dihardugu, ziurgabetasunak merkatutako testuinguruan, eta zenbait jardueraren kostuekiko presioa dago, baina aurrera jarraitzen dugu gure plan estrategikoan, finantza egitura sendotuta jarraitu ere, eta horrek modua ematen digu hazkundea bultzatzeko, gure efizientzia hobetzeko eta gure interes taldeei balioa sorrarazten jarraitzeko", ziurtatu du Rosa Carabelek, Eroski Taldeko CEOak.
Plan estrategikoaren gauzapena
Lehen hiruhilekoan, Eroski Taldeak jarraitu du garatzen "Sortzeko eta Hazteko" plan estrategikoan datozen jarduera ildoak. Horien xedea da lehiakortasuna indartzea, erosketa esperientzia hobetzea eta hazkunde errentagarri eta iraunkorra finkatzea.
Testuinguru horretan, taldea lehen bezala ari da hazkunde komertziala bultzatzen, beste 21 denda ireki baititu (1 aisialdikoa eta kirolerakoa eta 20 supermerkatu). Era berean, sare komertziala modernizatzen jarraitu du, eta ekimen berriak lantzen, zertarako eta bezeroekiko harremana indartzeko eta efizientzia operatiboa hobetzeko.
Lehiakortasuna eta ingurunearekiko egokitzapena
Eroski Taldeak begia jarririk segitzen du lehiakortasuna areagotzeko eta hazkunde helburuak betetzen joateko, noiz eta testuingurua ziurgabea den honetan, kostuak gero eta goragoak eta kontsumitzaileek prezioari gero eta gehiago begiratzen diotelarik.
Alde horretatik, uneoro erreparatzen die merkatuen bilakaerari, kontsumoaren portaerari eta jardueraren kostuetan eragiten duten faktore printzipalei. Horrela, arin har ditzake erabaki komertzial eta operatiboak familien eta ingurunearen beharretara egokitzeko.
Hori guztia, noiz eta finantza egitura normalizatuta duen honetan; izan ere, horrek areagotu egiten du hazten eta inbertitzen jarraitzeko gaitasuna eta kontsumitzaileentzako, langileentzako, hornitzaileentzako eta gizarte osoarentzako balioa sorrarazten jarraitzekoa.