Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Mondragon Unibertsitateak batxilergoko eta LHko ikasleak batu ditu Tabakaleran
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak batxilergoko eta Lanbide Heziketako 50 bat ikasle bildu ditu gaur, ostirala, urtarrilaren 12an, Tabakaleran, euren enpresa-talentua erakuts diezaieten ekitaldian parte hartuko duten enpresei. Enpresa-mundua atsegin duten gazteek benetako erronkei aurre egiteko ideiak sortzea lortu nahi du gazteGOTalent lehiaketak.
Horretarako, kirolaren, modaren eta kulturaren sektoreetako enpresek benetako erronkak proposatuko dizkiete; besteak beste, Real Sociedad, Loreak Mendian, Orbea, Atlantikaldia edo Buatxabal enpresek. Ikasleek euren talentua eta arrazoiak emateko gaitasuna landu beharko dituzte, epaimahaiak sinets dezan euren ideia dela erakundearen beharretara ondoen egokitzen dena.
Mondragon Unibertsitateko myGADE graduko ikasleek antolatu dute jardunaldia. Hori ikasketak eta lana uztartzen dituen Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako gradu bakarra da estatuan, eta ikasleek konpetentziak bai unibertsitatean bai enpresan eskuratzeko gaitasuna lantzen dute.
Jardunaldia
Jardunaldia 9:00etan hasi da Tabakaleran, eta ongi-etorriaren ondoren enpresek proposatutako erronkei erantzun behar diete gazteek. Hiruzpalau laguneko taldeetan lan egin dute proposatu dizkieten erronkei aurre egiteko. 12:30etik aurrera aurkeztuko dituzte egindako lanak, eta hiru talde finalistak 13:30ean emango dira jakitera.
Talde irabazlea sare sozialetan like gehien lortuko dituena izango da. Irabazleek Madrilerako edo Bartzelonarako asteburuko bidaia eskuratuko dute, eta eurek aukeratuko duten kontzertu baterako sarrerak ere bai.