Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Ausolanek 2018ko Foro Komertziala ospatu du
Espainiar kapitaleko restaurazio enpresa garrantzitsuena da Ausolan Estatu mailan. Hala, bi egunez, 2018ko Foro Komertziala egin du bereziki zuzenduta arlo komertzialetako ordezkariei eta kudeatzaile zein zuzendaritza arloetako pertsonei. Guztira, bi egun hauetan kooperatibako 37 lagun elkartu dira Arrasaten eta Otalora jauregian, guztiak ere Estatu osotik etorritakoak.
Kooperatibako 37 lagun elkartu dira Arrasaten eta Otalora jauregian, guztiak ere Estatu osotik etorritakoak
Bi egun lanean
Bi egunez, Arrasateko lantokian eta Formazio Kooperatibako Gunean, gai ezberdinak jorratu dituzte, beti ere salmenta arlokoak. Era berean, 2018ko Kudeaketa Plan Komertziala egin dute eta 2017ko datuak aztertzeko ere ahalbidetu dituzte lan-jardunaldiak.
Salmenta estrategiak eta formazioa
Salmenta estrategiak garatzeko bide berriak aztertzeko aukera izan dute eta gaiaren inguruan sakon hausnartzeko. Hala, bi egunetako batean, Jose Maria de la Torre magia egile eta ingeniaria gerturatu da komertzialengana eta saio dibertigarria eskaini die. Nola saldu daiteke gehiago eta hobeto? Galdera horri erantzuten saiatu da magoa.
Era berean, Ausolanek erosi duen Staff Eventos enpresako gizon eta emakumeek euren lankideen aurrean beraien burua aurkezteko aukera izan dute.

