Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
LKS Next Legal-ek bideo korporatiboa aurkeztu du
“Etengabeko hazkuntzan eta bilakaeran jarri dugu fokoa, beti ere, gure bokazio berritzailean oinarritutako garapenean indarrak eginez. Urteen joan etorriarekin aldatu da gure zerbitzua, eta helburu zein horizonte berriak ezarri ditugu. Gure sustraietan oinarritutako izaera landu dugu, organizazio bezala, eta sustrai horiek erronka eta aukera berrietara bultzatzen gaituzte”.
Bideoa, izaera hori jasotzen saiatzen da: gauzak egiteko modu desberdinak eskaintzen dituen bulegoa erakutsiz, dinamikoa eta bezeroei, beti, zerbitzurik onena emateko etengabeko bilaketan diharduena. Balio kooperatiboetan oinarrituta, bere pertsona eta ingurunearekin ardura erakutsiz.
“Harro eta ilusioz beterik aurkezten dugu bideoa, izan ere, LKS Next Legal osatzen dugun pertsona guztiok partekatzen dugun proiektuaren bistaratzean pauso berri bat eman baitugu”. Ekoizpena Arteman Komunkazioaren Artisauak enpresak burutu du.