Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 3. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 4. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 5. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 6. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
Ekuadorreko Industria eta Lehiakortasun ministroaren bisita
Ekuadorreko Industria eta Lehiakortasun ministroa den Ramiro Gonzalez Arrasatera hurbildu zen atzo, irailak 29, MONDRAGONeko zentro korporatiboa, IK4-Ikerlan, Copreci eta Fagor Elektronica bisitatzera. Bisitaren arrazoia herrialdearen matrize energetikoa aldatzeko plan anbiziotsu baten testuinguruankokatzen da, petroliotik eratorritako gas likidotuaren inportazioa murrizteko eta zentral hidroelektriko berrietatik datorren energia elektrikoaren soberakina aprobetxatzeko.
Aldaketa horren zutabe nagusietakoa “Egosketa eraginkorra” izeneko proiektua da, izan ere, horren bitartez gas bidezko 3,5 milioi sukalde inguru ordeztu nahi dira indukzio plaka elektrikoekin.
Coprecik indukzio generadorearen hornitzaile moduan ari da proiektuan parte hartzen, Ekuadorreko Industria Ministerioarekin eta bertako lerro zuriko fabrikatzaileekin batera (Mabe, Induglob, Fibroacero, DME, Ferromedica...).Zehazki, atxabaltar kooperatibak produktuaren plataforma berezi bat garatu du ekuadortar merkatuaren beharretarako.Planaren ezarpen progresiboak hazkunde nabarmena eragingo du Aretxabaletako lantegiaren negozio zifran datozen urteetan, eta, ondorioz, lanpostu berrien sorrera.Halaber, proiektua aukera ezin hobea da Fagor Elektronikarentzat eta Eika kooperatibentzat, Copreciren osagaien hornitzaileak diren heinean.
Ramiro Gonzalez ministroa, bisitan zehar MONDRAGONeko lehendakariorde Josemi Arregi eta Copreciko zuzendari nagusi Javi Oleaga ondoan izan zituelarik, atseginez eta harrituta geratu zen, eta MONDRAGON Osagaiak Ekuadorreko sektoreko industrien “bazkide estrategiko bihurtzeko” ideia nabarmendu zuen, zeinak “2018rako 3 milioi indukzio sukalde baino gehiago ekoizteko merkatu potentziala” duen.
Argazkian, ezkerretik eskuinera: Jose Ignacio Mujika, Copreciko Elektronikako zuzendaria; Javi Oleaga, Copreciko zuzendari nagusia; Ramiro Gonzalez, Ekuadorreko Industria eta Lehiakortasun ministroa; Josemi Arregi, MONDRAGONeko lehendakariordea; Marisol Larrea, Ekuadorreko gobernuaren aholkularia; eta Danel Ayastuy, Copreci Hego Amerikako zuzendaria.