Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
“16 kooperatibak sustatutako proiektu interkooperatiboak 300 bezero eta 450 milioi euro kudeatzen ditu 25 urte igaro ondoren”
Arlo kuantitatiboan numeroak sekulakoak dira: 16 bezerorekin, milioi bat euro kudeatuta, hasi zen bidea. Gaur egun 300 bezero eta 450 millioi euro kudeatzen ditu. Kualitatiboki ere sekulako hazkundea egin du Ategik; aitortza, konfiantza eta izaera garatu ditu, oinarri sendoak dituela erakutsiz
Jatorria
Kooperatibei erantzuteko sortu zen. “Berezotik oso gertu beti, haien beharrak identifikatuz. Ez gaude soilik gure hazkuntzari begira, gure bezeroen hazkundeak arduratzen gaitu. Bidea elkarrekin egiten dugu, bidelagunak dira guretzat, eskutik goaz, eta horrek bereizten gaitu”, dio Amaia Ramos, Ategiko zuzendari nagusiak.
Interkooperazioa
Interkooperazioaren erakusle bikaina da Ategi. “Bolumena, beharrak batuz gero… merkatura baldintza hobeagotan irteteko aukera ematen du”. Hori da, hain justu, Ategiren zelai-jokoa: baldintzak hobeak negoziatu, prezio hobeak lortu eta horrek guztiak aukera berriak, ate berriak, irekitzen ditu. “Espezializazio maila altua lortu dugu”, gaineratu du Ramosek.
Erosketa kooperatiboa
“MONDRAGONen DNAn interkooperazioa dago eta horrek garamatza erosketa prozesu kooperatibora. Ongizate komuna ongizate indibidualaren aurretik jartzen dugunean gertatzen da hori. Suposatzen du denon onura indibidualaren aurretik jartzea. Horrelakoetan, noizbait, norbaitek, gutxiago irabazten du, baina taldean joanda, dudarik ez dago, denok gehiago irabaziko dute bakarrik joan baino”.
Atzo egin zuen Ategik urteko Batzar Orokorra Garaia Parke Teknologikoan. Urteko datu onak aurkeztu zituzten, eta etorkizuneko proiektu nagusienak. Podcast honetan Amaia Ramosek sorrerako asmotik gaur egunera arteko egoerari gainbegiratua egin dio.