Tafalla Iron Foundry Korrikarekin bat

Asteburuan pasa zen 23. Korrika Tafallatik eta, horren harira, hainbat ekintza egin dituzte Tafalla Iron Foundryko langileek.
Card image cap
Tafalla Iron Foundryko langileak, Korrika Txikirako egindako askariarekin.
2024/03/19

Hasteko, enpresako langileei Korrikari buruzko informazioa eman zitzaien eta parte hartzera animatu zituzten. Martxoaren 15ean Korrika Txikia antolatu zuten AEK eta Tafalla Iron Foundryren artean eta hainbat langilek parte hartu zuten bertan; askaria eta puzgarriak jarri zituen kooperatibak.

IMG_20240315_174406.jpg

Martxoaren 17an, goizaldeko ordu bietan pasa zen Korrika Tafallatik. Kooperatibak 617. kilometroa erosi zuen eta bertako langileek eraman zuten lekukoa.

Bidali zuen argazkiak!

TU Lankidek jarraipena egingo dio Korrikari eta kooperatiben parte hartzea jasotzeko, hauxe proposatzen dugu: bidali zuen argazkiak helbide honetara (tulankide@arteman.eus) eta biltzen ditugun guztiekin argazki galeria sortuko dugu.

Burdin galdategia, Automobil eta Ibilgailuetako osagaien fabrikazioan diharduena.