Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Korrikarako motorrak berotzen
'Harro Herri Erreka!' lelopean euskaraz lan eign eta bizi nahi dutela aldarrikatu dute Errekako langileek.
Erreka kooperatibak Korrikaren bat egin du aurten ere. Bihar, martxoak 20, iritsiko da 23. Korrika Bergarara eta Errekaren kilometroan korrika egingo dute bertako langileek, goizeko 8:00etan.
Motorrak berotzeko eta Korrikan parte hartzera animatzeko bideoa egin dute: "Gure bizitzetan euskarak garrantzia handia dauka eta gu ere, HARRO gaude mila arrozoiengatik", adierazi dute. "Lan egin dezagun, hitz egin dezagun, ikas dezagun, eta bizi gaitezen euskaraz!", aldarri egin dute.
Bidali zuen argazkiak!
TU Lankidek jarraipena egingo dio Korrikari eta kooperatiben parte hartzea jasotzeko, hauxe proposatzen dugu: bidali zuen argazkiak helbide honetara (tulankide@arteman.eus) eta biltzen ditugun guztiekin argazki galeria sortuko dugu.