Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Gazte kooperatibisten lehen topaketa Bilbon azaroaren 20an
"Noizbait pentsatu duzu kooperatibismoaren etorkizuna kolokan dagoela?" Galdera horri erantzunez zenbait gaztek Koopaketa ekimena sortu dute, gazteen ahotsak entzun eta etorkizuneko kooperatibismoaren ereduan erabakigarriak izateko. Egitasmoaren antolatzaileen esanetan "kooperatibismoak gazteago izan behar du eta gazte gehiago behar ditu". Hala, duintasunaren, erantzukizunaren eta iraunkortasunaren alde dauden ereduak ezagutzeko gogoa izanez gero, Koopetan parte-hartzera gonbidatzen dituzte gazte guztiak.
Lehenengo topaketa Bilbon egingo da, Dock aretoan, azaroaren 20an, goizeko 9etatik 14:00etara
Lehenengo topaketa Bilbon egingo da, Dock aretoan, azaroaren 20an, goizeko 9etatik 14:00etara. Plaza mugatuak izango dira eta dagoeneko izena emateko aukera irekita dago: https://forms.gle/6PTYQuoxEdCkAFqQ7
"kooperatibismoak gazteago izan behar du eta gazte gehiago behar ditu"
Hitzaldiak, mahai inguruak eta talde dinamikak
Koopetaren lehenengo edizioan askotariko hitzaldi, mahai inguru eta talde dinamika izango dira. Besteak beste, Helena Gorroño (Nazioarteko Kooperatibisten Aliantzako Europako gazte sareko zuzendariordea), Jonkass (musikari eta kazetaria), Marina (dibulgatzailea eta Ecoon egitasmoko kidea), Maddalen Agirre (Danobat), Miren Munitis (Lauaxeta Ikastola), Itxiar Lopez (Koopera), Lorea Argarate (Tazebaez) eta Marta Areizagak (Hazi Koop.) parte hartuko dute.
Jardunaldia goizeko 9etan abiatuko da. Helena Gorroñoren ongietorriaren ondoren eredu kooperatiboaz arituko dira. Gaurko egoeraz eta etorkizunaz. Eredu kooperatiboa begi berrietatik' horixe izango da lehenengo solasaldiaren izenburua. Ondoren, talde dinamikak eta mahai inguruak izango dira 14:00ak bitartean.