Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Mundukideri ekarpena egin dio Konfekoop erakundeak
Esperientziak, baliabideak eta egiten jakitea partekatzen ditu Mundukidek, inplikatutako alderdien garapen autogestionarioa eta erabatekoa sustatzeko. Horretarako, lan kooperatiboaren elkartasuna bultzatzen du, Mundukideren balioak eta printzipioak oinarri eta gidalerro hartuta. Erakundearen eginkizun nagusia da lankidetza-programetan elkarlanean jardutea eta proiektu solidarioak sustatzea, pertsonekin eta tokiko erakundeekin batera lan eginez. Arlo horretan, Mundukidek 25 urte baino gehiago daramatza.
Mundukidek 25 urte baino gehiago daramatza proiektu solidarioak sustatzen, pertsonekin eta tokiko erakundeekin elkarlanean
Konfekoopek balio kooperatibisten aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen du, hala nola parte-hartzea, elkartasuna eta konpromiso komunitarioa. "Hazkunde iraunkorrari eta kalitatezko enpleguari laguntzen diogu, pertsonak eta komunitateak ahaldunduz, eta giza kapitala eta subiranotasun ekonomikoa indartuz", nabarmendu du Konfekoopeko presidenteak, Rosa Lavinek. Bide horretan eta elkartasun kooperatiboa mundura hedatu asmoz eman dio diru-laguntza Mundukideri.