Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Rosanaren kontzertura joan nahi?
TU Lankidek Rosanaren kontzertura gonbidatzen zaitu. Azaroaren 5ean izango da, Donostiako Kursaal Jauregian, 19:30ean. Parte hartu zozketan eta eskuratu zure bi sarrerak.
El talismán, A fuego lento edo Si tú no estás bezalako arrakasten egile eta Espainiako musikaren esparruan ahots berezienetako bat den Rosanak etapa berri bati ekingo dio “Vamos a Star”ekin. Artistaren beraren esanetan, “mundu osoan zehar egingo den bira bat da, baina ez da musika soilik izango, Omow unibertsora (Beste Mundua, Gure Mundua) bidaia partekatua baizik. Izan ere honen guztiaren muina ez dira kantuak bakarrik izango, elkarrekin bizi ditugunean gertatzen dena baizik”.
Zozketa AppSorteos aplikazioaren bidez egingo da, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin.