Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
GSR: "Eskerrik asko MONDRAGON!"
GSR kooperatibak eskerrak eman dizkio Korporazioari, "koronabirusak iraun bitartean gure jarduerarekiko eta gure pertsonekiko erakutsi duen eskuzabaltasun-, zerbitzu- eta laguntza-jarreragatik". Mariaje Zabaleta zuzendariak berak, GSR talde osoaren izenean, aitortu nahi izan du "gure kooperatibaren bilakaerarekiko eta gure pertsonak babesteko MONDRAGONek izan duen sentsibilitatearekiko etengabeko kezka". "Guztiz babestuta sentitu gara", gaineratu du.
Esker ona GSR dagoen dibisioari berari (Ingeniaritza eta Zerbitzuak), Korporazioari eta, bereziki, hainbat kooperatibari zabaldu nahi izan dute. Hala nola, Orkli, Eroski, Mondragon Assembly, Danobatgroup, Ategi, Bexen eta Fagor Ederlan, zeinek maskarak eta bestelako NBEak ekarri baitzizkien osasun-krisiaren unerik zailenean. "Eskerrak eman behar dizkiegu, gure pertsonak hobeto zaintzeko eta gure zentroetako egoera hori modu eraginkorragoan kudeatzeko aukera eman baitigu".