MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Ikerketa zentro teknologikoa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
MONDRAGON, ikerketa, garapen eta berrikuntzan erreferente
Euskal berrikuntzaren egoerarean laugarren txostenak bi urteko maiztasuna izaten du eta bertan ageri dira Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sistemaren baitan dauden 250 profesionalen pertzepzioak Euskadiko berrikuntzaren, garapenearen eta teknologiaren inguruan. Erakunde eta profesional horiek Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, Innobasqueren, kide dira eta askotariko ekarpenak egiten dituzte: bai enpresa arlokoak, zientifikoak, teknologikoak, gizarte arlokoak edo eta instituzionalak. Hala, euskal berrikuntzaren argazki orokorra eskaintzen dute.
Iberdrolarekin eta Petronor, CAF eta Sener-ekin batera top 5-a osatzen du MONDRAGONek
Eta argazki horretan, MONDRAGONek erreferentziazko lekua du. Hain justu ere, Euskadiko I+G+b arloko erakunde nagusienen artean kokatzen da, bigarrena sailkapen berezian. Iberdrolarekin eta Petronor, CAF eta Sener-ekin batera top 5-a osatzen du MONDRAGONek. Era brean, Danobatgroup azaltzen da 12 enpresa aipatuenen artean. Ikerlan eta Mondragon Unibertsitatea ere erreferentziazko erakundeak dira berrikuntzaren sailkapen berezian.
Ondorioak
Ondorio nagusiak aztertuz gero, Innobasqueren txostenaren arabera, Ikerketa eta Garapenak pandemia aurreko sasoian baino garrantzi handiagoa dauka gaur enpresa eta administrazio publikoan. Bestalde, aipagarria da etorkizunaren inguruan txostenak egiten duen aipua. "Trantsizio ekologikoa eta energetikoa eta eraldaketa digitala izango dira etorkizuneko Ikerketa eta Garapen politikak zuzenduko dituzten arloak, baina momentuz, arlo horiek enpresa berrikuuntzan duten eragina moderatua da".
Ikusi txostena osotasunean.