Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Oquo-k urteko osagaien saria irabazi du Eurobike nazioarteko azokan
Statu quoari erronka egiten jarraitzen du Qquo-k, markarako inflexio-puntu bat markatzen duten errepideko gurpilen belaunaldi berri batekin. Joan den ekainaren 10ean aurkeztuak, gurpil berri horiek erabat birdiseinatutako profil eta hagunak konbinatzen dituzte, eta horiei Oquo Q10 buje iraultzaile berria gehitzen zaie, Euskadin diseinatu, mekanizatu eta mihiztatutako errendimendu handiko ingeniaritza pieza.
Eraginkortasunean, pisuan eta iraunkortasunean oinarrituta, Q10ak potentziaren transmisioa hobetzen du eta mantentzea murrizten du. Eurobike-eko epaimahaiaren arreta erakarri du; izan ere, saria jaso du osagaien kategorian, 2025. urteko osagai gisa, bere mantenu errazagatik, potentziaren transmisioa maximizatzen duen marruskadura minimoagatik, bere arintasunagatik. Gainera, balioa eman dio Euskadin diseinatuta eta fabrikatuta egoteari, hornikuntza katea murrizteko eta tokiko enplegua sustatzeko.
Errekonozimendu honek Q10 bujearen papera indartzen du, txirrindularitzaren aurrerapen handienetako bat bezala. Lotto taldeak, gainera, gurpil hauek bere ekipamendu ofizialean integratu ditu eta Q10 bujearekin lehiatuko da datorren astean Lillen hasiko den 2025eko Frantziako Tourrean. Buje hau Oquoren LTD gamako RA80, RA57, RP50 eta RP35 modeloetan ekipatuta dago, hau da, markak garatutako gama altu eta aurreratuenetako gurpiletan.
