Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
LANAk 11 milioi euro inbertituko ditu Txekia eta Oñatiko plantetan
2018 urtean zehar, LANAk 11 milioiko inbertsioa onartu du, datorren ekitalditik aurrera martxan jarriko dena, Oñati zein Txekiako plantetan.
Zentzu honetan, eta Kepa Bastida, LANAko zuzendari orokorrak aipatzen duen bezala, 11 milioiko inbertsioa produkzio ahalmena igotzeko helburuarekin gauzatuko da. "Aurtengo ekitaldia 60 milioitik gorako fakturazioarekin bukatuko dugu eta aipatutako inbertsioari esker, bizpahiru urteko epean, 85 milioiko fakturazioa lortzea espero dugu". Era berean, egun dituzten bezeroen beharrak erantzutea da helburua eta, hurrengo urteei begira, merkatu berriak aztertu nahi dituzte.
Egun, erreferentea da Europan eta eraikuntza sektorera bideratzen ditu bere soluzioak, bereziki enkofratuak egiteko.
LANAri buruz
Kooperatiba 1962 urtean sortu zen, Leintz Aramaio Elkartea izenarekin. Bere ibilbidean, gorabehera dezente izan ditu eta aldaketa asko produktuan, merkatuan eta baita salmentetan ere. Gaur egun, bi produkzio planta ditu eta bere jarduera egurraren eraldaketarekin lotuta dago, eraikuntza sektorera bideratzen dena.
Aipatu bezala, historian zehar krisialdi desberdinak bizi izand itu baina gaur egun egoera osasuntsua bizi du, etorkizunera begira proiektu garrantzitsuekin. 210 langileko plantilla du eta aurten 60 milioitik gorako fakturazioa espero du. Horietatik, %33 estatuko salmentatik jasotzen du eta gainerako europear merkatutik.