Irakurriena
- 1. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 2. Bazen behin Behobia Donostian
- 3. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 4. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 5. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 6. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
Domusa Teknikek Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren “Urrezko A” saria jaso du
Domusa Teknikek Eusko Jaurlaritzaren “Urrezko A” kategoriako Kudeaketa Aurreratuaren saria jaso du, abenduaren 17an Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian.
Euskalitek (Kudeaketaren Bikaintasunerako Euskal Fundazioak) sustatutako Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren arabera, beren kudeaketa garatzen duten euskal enpresei ematen zaie sari hau, kanpo-ebaluazioko talde batek egindako ebaluazioan puntuazio altua lortzen dutenei. Talde hori Euskaliteko Ebaluazio Klubeko kideek osatzen dute.
Euskalitek sustatutako Kudeaketa Aurreratuko Ereduan oinarrituta, beren kudeaketa garatzen duten eta kanpoko ebaluazio-talde batek egindako ebaluazioan puntuazio altua lortzen duten euskal enpresei ematen zaie.
Eredu horrek kudeaketaren funtsezko 5 elementu jasotzen ditu: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea eta Berrikuntza. Ebaluazioaren oinarria da erakundeek horietako bakoitzean lortutako garapen-maila eta lortutako emaitzak erabakitzea.
Lau “Urrezko A” sari banatu dira
Aurten 4 erakundek lortu dute bereizketa hori: irakaskuntza arloko bik (Santa Maria Ikastetxea eta Somorrostroko Formazio Zentroa), osasun arloko batek (Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea), eta Domusa Teknik, industria-arloko saria jaso duen enpresa bakarra.
Ekitaldia Iñigo Urkullu lehendakariak itxi zuen, eta saridunak zoriontzeaz gain, "zorroztasunez, arduraz, konpromisoz eta eredugarritasunez lan egitera animatu zituen, are gehiago ziurgabetasun- eta zailtasun-une hauetan".