Irakurriena
- 1. Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
- 2. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 3. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 4. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 5. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 6. Bazen behin Behobia Donostian
“Manufacturing arloan lehiakorragoak izan gaitezen ari gara adimen artifiziala aplikatzen”
Nerea Aranguren IDEKOko zuzendari kudeatzaile eta BAICeko lehendakariordearekin hitz egin dugu adimen artifizialarekin (AA) enpresek dituzten erronken inguruan eta industria-prozesu ezberdinetan AA nola ezartzen ari den azaldu digu.
Azken hilabete hauetan adimen artifiziala mundu osora iritsi da. ChatGPT, Dall-e edo Midjourney bezalako tresnak gure egunerokotasunean integratzen ari dira eta badirudi hau hasiera besterik ez dela.
Orain tresna horiek gizarteratu badira ere, industria-enpresek urteak daramatzate adimen artifizialeko hainbat teknologia integratzen beren prozesuetan. Arangurenek adierazi du egin duten digitalizazio-prozesuari esker izan dela.