Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
MUk ongietorria egin die ikasle atzerritarrei
Mondragon Unibertsitateko 80 ikasle atzerritarrek hartu zuten parte atzo –Eskoriatzan- haientzako egin zen harrera-eta ongietorri-ekitaldian. Izan ere, unibertsitateak bere izaera eta duela 44 urte hasitako nazioarteko bidea erakutsi nahi izan die. Era berean, ikasleek elkar ezagutzea ere izan da asmoa, unibertsitateko ikastaldian harremanetan izan daitezen. 2016-2017 ikasturtean nazioarteko 169 ikasle inguru izango dira unibertsitateko ikasgeletan prestatzen.
Ikasleak Austria, Andorra, Belgika, Bolivia, Brasil, Kanada, Kolonbia, Costa Rica, Alemania, Ekuador, Frantzia, Britania Handia, Guatemala, Italia, Mexiko, Peru, Paraguay, Txina, EEUU, Venezuela, Korea, Lituania, Holanda, Turkia, India, Honduras, Argentina, Finlandia, Txile, Sudan, Estonia, Eslobakia, Txekia edo Poloniatik etorri dira.
Nazioarteko hitzarmenak
Bere nazioarteko ibilbideari esker, unibertsitateak hitzarmen eta akordioak sinatu ditu Europako, Ipar Amerikako eta Asiako ehun unibertsitaterekin baino gehiagorekin. Ikasle eta irakasleen mugikortasuna bultzatzeaz gain, hitzarmen horiek agerian uzten dute euskal erakundeak nazioartekotzearekiko duen interesa.
Beste alde batetik, ikasturte honetan Mondragon Unibertsitateko 771 ikaslek prestakuntzaren zati bat atzerrian egingo dute, bai ikasketa modalitatean izango dira, praktikak eta gradu-amaierako proiektuak egiten, eta learning journayetan.