Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
MONDRAGONek genero-berdintasunaren arloan izandako esperientziak partekatu ditu WOMEX Europako proiektuaren baitan
Joan den urriaren 22an, Otalorak, MONDRAGONeko Zuzendaritza eta Kooperatiba Garapenerako Zentroak, WOMEX (Interreg Europe) Europako proiektuaren nazioarteko jardunaldi bat hartu zuen. Europako hainbat eskualdetako 33 ordezkarik hartu zuten parte, Poloniatik, Austriatik, Serbiatik, Hungariatik, Lituaniatik, Kataluniatik eta Euskaditik etorriak.
Topaketa SPRI Taldeko Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatu zuen, urriaren 21ean eta 22an Euskadin egindako Interregional Policy Learning Event (IPLE) ekimenaren esparruan. Helburua esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea izan zen, genero-berdintasuna, emakumeen lidergoa eta emakumeek enpresa-arloan duten parte-hartzea sustatzeko.
MONDRAGONek protagonismo berezia izan zuen urriaren 22ko jardunaldian, bai anfitrioi gisa, bai esperientziak trukatzeko egindako ekarpenagatik. Lehenik, MONDRAGONen errealitate kooperatiboari buruzko MONE erakusketa bisitatu ondoren, Korporazioak genero-berdintasunaren eta pertsonen garapenaren arloan bultzatzen dituen lan-ildo nagusiak aurkeztu ziren.
Berdintasuna, kultura kooperatiboaren parte
Bere hitzaldian, Yolanda Lekuonak, MONDRAGONeko Berdintasun arduradunak, azaldu zuen Korporazioak nola sustatzen duen berdintasuna, kooperatibei lagunduz, prestakuntza eskainiz, jardunbide egokiak partekatuz eta aurrerapenak neurtuz. Azpimarratu zuen erronka partekatua dela araudia betetzetik harago joatea eta berdintasuna erakundeen estrategian, kudeaketan eta kulturan txertatzea, haien liderren inplikazio aktiboarekin. Era berean, lankidetza eta elkarrengandik ikastea indartzearen garrantzia nabarmendu zuen, lan-ingurune bidezkoagoak eta inklusiboagoak lortzeko bidean aurrera egiteko.

Saioan, IDEKOko Mertxe Uzkudunek eta Bexen Medicaleko Enaitz de las Herasek ere parte hartu zuten. Bakoitzak bere erakundean arlo horretan aurrera egiteko garatutako ekimen eta jardunbide inspiratzaileak partekatu zituen.
Jardunaldiari esker, MONDRAGONen eredu kooperatiboa ezagutarazi eta nazioarteko eragileekin esperientziak partekatu ahal izan ziren. Horrez gain, aukera-berdintasuna erakundeen kulturan, kudeaketan eta garapenean txertatzearen garrantzia nabarmendu zen.
Parte-hartze horren bidez, MONDRAGONek berretsi egin du pertsonak erdigunean jartzen dituen eta lan-ingurune bidezkoagoak, inklusiboagoak eta parte-hartzaileagoak sustatzen dituen enpresa-eredu kooperatiboarekiko konpromisoa.
Argazki-bilduma: https://flic.kr/s/aHBqjD8zmM