Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Giuseppe Guerini, Europako lan-elkartuko kooperatibetako presidentea MONDRAGONen bisitari
Astelehenean, abenduaren 9an, Giuseppe Guerini, Europako lan-elkartuko kooperatibetako presidentea MONDRAGONera gerturatu zen. Iñigo Albizuri MONDRAGONeko Harreman Instituzionaletako zuzendariarekin izandako lan-bilera Otalorako Formazio Kooperatiboko Zentroan izan zen.
Datorren asteko agenda
Datorren astean MONDRAGONera askotariko bisitariak gerturatuko dira, besteak beste; CICOPA erakundeko (Industria eta Zerbitzuko Kooperatiben Nazioarteko Erakundea) ordezkaritza bat abenduaren 17tik 19ra gure artean izango da, eta askotariko erakundeak bisitatuko dituzte.
CICOPAk 46 kooperatiba federazioko sarea sustatzen du, herrialde ezberdinetan, eta beste 30 herrialdetan erakunde askoren babesa jasotzen du kooperatibagintza hedatu asmoz.
CICOPAren bisitaren harira, MONDRAGONera Eusko Jaurlaritzako Lan sailburu den Maria Jose San Jose ere gerturatuko da, eta Konfekoop zein COCETAko ordezkariak ere. COCETA Espainiako Lan-Elkartuko Kooperatiba Elkartea da. Lan-elkartuko kooperatiba guztiak ordezkatzen ditu Estatuan 1986 urteaz geroztik.