Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Danobatek AEBetako trenbide-merkatuan duen posizioa indartu du Delta Wheel Truing Solutionsen erosketa estrategikoarekin
Danobatek, fabrikazio-soluzio aurreratuen diseinuan eta garapenean liderra denak, Estatu Batuetako trenbide-merkatuan duen posizioa indartu du Delta Wheel Truing Solutions enpresa estatubatuarra erosita.
Akordioa Eskanaban (Michigan estatuan) dagoen Deltako egoitzan sinatu da. Danobatek bideak zabaltzen jarraitzen du Estatu Batuetan, 1982tik ezarrita dagoena, eta dagoeneko badu egoitza bat Chicagon, artezteko eta gogorrean torneatzeko soluzioak garatzera bideratua.
"Eragiketa hau bultzada garrantzitsua da Estatu Batuetako trenbide-sektorean erreferentziazko eragile gisa kokatzeko. Deltako expertise eta know how-a laguntza estrategikoa izango da AEBetako merkatu zorrotz batean haz gaitezen", nabarmendu du Oskar Uriak, Danobateko Trenbidearen Negozio Unitateko zuzendariak.
Ikuspegi horren helburu nagusia Estatu Batuetako merkatura hurbiltzea da, herrialdeko trenbide-sektoreko bezeroen behar espezifikoetara egokitutako produktuak eskainiz. Gainera, tokiko lantegiak zerbitzu zuzenak eskainiko ditu, gure bezeroei arreta hurbila eta arina emango zaiela ziurtatuz.
Deltak esperientzia handia du trenbideko gurpilak birprofilatzeko ekipoak diseinatzen eta fabrikatzen. Gainera, hainbat patente ditu sistema desberdinetan, eta soluzio bakarrak eskaintzen dizkio merkatuari. AEBn fabrikatzeko gaitasuna, bere produktuak eta bezero-kartera funtsezko elementuak dira etorkizunean Danobatekin batera garatzeko.
AEBn fabrikatzeko gaitasuna, bere produktuak eta bezero-kartera funtsezko elementuak dira etorkizunean Danobatekin batera garatzeko.
Akordio horri esker, kooperatibak Estatu Batuetan duen posizioa indartu du, merkatu estrategikoa baita Erdialdeko Europarekin eta Txinarekin batera. Danobatek 12.000 metro karratuko planta berria inauguratu berri du, fabrikazio-ahalmen handiagoko instalazioez hornituta. Deltaren erosketa hurrengo urteetarako inbertsio estrategikoei gehitu behar zaie.
"Danobat bezalako nazioarteko erreferente batekin lankidetzan aritzea jauzi kualitatibo garrantzitsua da guretzat; izan ere, gure produktu-aukera zabaldu ahal izango dugu, eta ditugun soluzioak Danobateko lokomotora eta merkantzia-trenentzako hobi-tornuekin osatu, Estatu Batuetako tren-sektorearen beharretara egokituta", gaineratu du Deltako Jean R. Rossek.

Delta Wheel Truing Solutionsi buruz
Delta trenen gurpilak mantentzeko tornuen fabrikatzaile amerikarra da. Estatu Batuetako merkatuan 15 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, enpresako aditu-taldeak trenbidearen merkaturako soluzio berritzaileak diseinatu, eraiki eta eskaintzen ditu.