Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
IK4-IKERLANek IK2020 izeneko plan estrategikoa aurkeztu du
IK4-IKERLAN zentro teknologikoak IK2020 izeneko plan estrategikoa aurkeztu du animazioan oinarritutako ikus-entzunezko baten bitartez.
IK4-IKERLANek garatzen duen teknologia eta ezagutza enpresara bideratu nahi du. Hori da mugarri nagusia eta epe ertain eta luzera, hiru arlotan kokatuko dute erakundearen ikerketa: Eraginkortasun energetikoa eta energia biltegiratzea, produktu eta zerbitzuen garapena, eta eraginkortasun operatiboa eta fabrikazio aurreratua.
Ikerlan zentro liderra da enpresei ezagutza transferitzeari eta balio lehiakorrari emateari dagokionez, eta erakundearen helburu nagusia da ideiatik merkatura eramatea euren lana. Argitaratu berri duten bideoak erakusten du Ikerlanen azken urteotako bilakaera eta datozen urteotarako prestatutako plan estrategikoa, IK2020 deiturikoa.