Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Euskara planen erakusleihoa: DOMUSA
Domusa kooperatibaren esperientziarekin, atal berria estreinatzen dugu, 'Euskara' gaiaren barruan. Bertan, Euskara Planen indarguneak, lorpenak eta erronkak bilduko ditugu.
Kooperatiba: Domusa Calefacción, S.Coop.
Kokapena: Errezil, Gipuzkoa.
Euskara planaren indarguneak:
- Ezagutza maila eta ahozko erabilera altua egunerokotasunean.
- Kolektiboaren aldetik euskara planarekiko leialtasun maila altua.
Lorpen nagusiak:
- Hizkuntza irizpideak onartuta daude eta jarraipena egiten zaie.
- Euskara Plana Domusako Gestio Planean txertatuta, jarraipena Zuzendaritza Taldeak eta Kontseilu Errektoreak egiten diote.
- Lanpostuetarako euskara ezagutza maila definituta dago.
- Kolektiboaren sentsibilizazioa euskararekiko eta orain arte egindako lanarekiko.
Egungo erronkak:
- Hizkuntza irizpideak barneratu.
- Sortze hizkuntza maila handitzea.
Bizpahiru adierazle
- Elebitasun tasa: %82
- Ahozko erabilera: 2018an egindako ahozko neurketen arabera, elkarrizketen %67 euskaraz dira; %87ko leialtasuna (euskaldunen artean euskaraz egindako elkarrizketak)
- Bileretako euskararen erabilera (2018ko datuak):
- Batzar nagusian euskaraz ahoz, %33; guztira (ahoz, idatziz, ppt…) %41
- Hitzaldi informatiboak euskaraz ahoz, %3; guztira (ahoz, idatziz, ppt…) %31
- Lankide bilerak euskaraz ahoz, %85; guztira (ahoz, idatziz, ppt…) %75