Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Mondragon Unibertsitateak enpresa arloko patenteei buruzko espezializazio-ikastaro bat eskainiko du
Mondragon Unibersitateak berriro eskainiko du enpresa arloko patenteei buruzko espezializazio-ikastaroa, aurten bere hamargarren edizioa beteko duena. Ikastaroak zortzi saio izango ditu, iraila eta azaroa bitartean egingo da Arrasateko egoitzan, eta izen-emateak zabalik egongo dira datorren irailaren 16ra arte. 20 plaza baino ez daude.
Ikastaro honen helburua da ikasleei prestakuntza ematea enpresa arloan jarraibide eta irizpide batzuk finkatu ditzaten patenteen politikak oinarritzat izan behar dituen hiru zutabe hauen inguruan: patenteak erabiltzea informazio-iturri gisa, arau-hauste arriskuak prebenitzea eta garapen propioak babestea, eta patente-zorroaren kudeaketa aktiboa eta ustiapena.
Mintegiaren asmoa da parte-hartzaileak gaitzea garapen propioen babeserako aukerak detektatu eta aprobetxatzeko, estrategia bat definitzeko, kanpo-aholkulariekiko harremanak hobetuko dituzten irizpideak barneratzeko, enpresako patenteen arloko kultura bat sortzeko eta patenteen inguruko egoera gatazkatsuak kudeatzeko.
Bereziki zuzentzen zaie negozio, berrikuntza eta I+G+B arloetako zuzendariei, antolakunde barruan patenteen kudeaketako erantzukizunak dituzten edo hartuko dituzten pertsonei eta, oro har, negozioaren ikuspegitik patenteak nola erabil daitezkeen ulertu behar duten pertsona guztiei.
Lehen saioa irailaren 23an izango da, eta azkena azaroaren 11n. Zuzendaritza- eta koordinazio-taldeak 3 orduko tutoretza pertsonalizatu bat (aukerazkoa) eskainiko du saio bakoitzean.