Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Lehendakarien Topaketa 2019, iruditan
Topaketa Otalorako Formazio Kooperatiboko Zentroan egin zen eta guztira 70 presidentek esku hartu zuten. Ekitaldia Javier Goienetxea, Barzorde Iraunkorreko presidenteak bideratu eta dinamizatu zuen, eta hark aurkeztuta, hurrenez hurren; Iñigo Ucín, MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko presidentea, eta Gestio Sozialeko zein Gestio Finantzarioko zuzendari Zigor Ezpeleta eta Belen Kortabarria ere izan ziren.
Goienetxearen agurraren ondoren, Ucinek, Ezpeletak eta Kortabarriak hartu zuten hitza eta "Etorkizuneko MONDRAGON" deritzon ponentzian jasotako konpromisoak aipatu zituzten. 2021-2024 epealdirako prestatu duten Politika Sozioenpresariala ere izan zen hizpide. Era berean, ebentoak balio izan zuren bi mahai inguru egiteko: Lehenak 'Gobernantza Kooperatiboa' izan zuen mintzagai eta bigarrenak 'Erantzukizun soziala'.