Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Urriaren 8an egingo da Foro Capital Pymes eta MONDRAGONen bigarren edizioa
Industria ETEei eta scaleup enpresei, produktuen enpresei eta industria-ingurunean aplikagarria den teknologia duten erakundeei soilik zuzendutako inbertsio-foroa da. Foro Capital Pymes eta MONDRAGON Ventures dira topaketaren antolatzaileak.
Foro Capital Pymesek dagoeneko 110 inbertsio-foro baino gehiago antolatu ditu. Foro horietan, ETEek eta scaleup enpresek beren inbertsio-proposamenak aurkezteko aukera izan dute, 500.000 eta 10 milioi euro arteko finantzaketa-txandekin, askotariko profilak dituzten inbertsoreen aurrean: Venture Capital, Family Offices, industria-korporazioak, korporazio-bankak, eskualdeko funtsak eta bestelako finantzaketa-eragileak. Enpresa bakoitzeko 500.000 eurotik gorako inbertsioak egiteko gaitasuna duten inbertsoreak dira.
Inbertsio-aukera kooperatibentzat
Foro Capital Pymes eta MONDRAGON Korporazioaren arteko lankidetzaren helburua da hazkunde-proiektuak eta maila handiko inbertsioa erakartzeko gaitasuna dituzten enpresei finantzaketa pribaturako sarbidea erraztea. Era berean, ekimenak MONDRAGONeko kooperatibei inbertsio-aukera desberdin bat eskaintzen die: aurreratuagoa, arrisku txikiagokoa eta dibertsifikazioa bultzatzen duena.
Ekimenak MONDRAGONeko kooperatibei inbertsio-aukera desberdin bat eskaintzen die: aurreratuagoa, arrisku txikiagokoa eta dibertsifikazioa bultzatzen duena.
Jardunaldian zehar, enpresa hautatu batzuek beren proiektuak aurkeztuko dituzte inbertsore nazionalen audientzia baten aurrean, bai Bilboko Burtsan aurrez aurre, bai online bidezko zuzeneko emanaldi pribatu eta konfidentzial baten bitartez, erregistratutako inbertsoreentzat soilik.
Foroan parte hartzeak aukera ematen die enpresei beren proiektua zuzenean inbertsore kualifikatuei ezagutarazteko, networking estrategikoa sortzeko eta industria-ekosistemako eta MONDRAGONeko enpresekin lankidetza- eta sinergia-aukera berriak aztertzeko.

MONDRAGON, industria- eta kooperatiba-erreferentea
MONDRAGONek 50 urte baino gehiagoko historia du eta mundu mailan kooperazio bidezko lanaren erreferentea da. 11.000 milioi eurotik gorako fakturazioarekin eta 71.000 langile baino gehiagorekin, estatuko industria-ekosistema nagusietako bat osatzen du.
Korporazioak, gainera, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren aldeko apustu sendoa egiten du; bi esparru horiek estu lotuta daude inbertsio-foro honen helburuekin eta industria-enpresentzat hazkunde-aukera berriak bilatzeko xedearekin.
Zein enpresak har dezakete parte?
Foro Capital Pymes eta MONDRAGONen ekimena honako ezaugarri hauek betetzen dituzten enpresei zuzenduta dago:
- Profila: Hazten ari diren ETEak eta scaleup enpresak.
- Jarduera: Industria-enpresak, produktuen enpresak edo industria-ingurunean aplikagarria den teknologia duten enpresak.
- Parte hartzeko baldintzak: Urteko gutxieneko milioi 1 euroko fakturazioa eta/edo gutxienez 2 milioi euroko inbertsioa.
- Finantzaketa-txanda irekia: 500.000 eta 10 milioi euro artekoa.
- Etapa: Hazkunde- eta hedapen-fasean dauden enpresak.
Ez dira onartuko hasierako fasean dauden enpresak, ezta zorra birfinantzatzera bideratutako eragiketak ere.
Inbertsore espezializatuekin topaketa
Foroak inbertsoreen eta finantzaketa-erakundeen hainbat profil izango ditu, besteak beste:
- Family Offices.
- Venture Capital funtsak.
- Industria-korporazioak.
- Finantzaketa-erakundeak.
- Eskualdeko funtsak.
- MONDRAGON Korporazioko kideak.
Forora bertaratuko diren inbertsoreak enpresa bakoitzeko 500.000 eurotik gorako inbertsioak egiteko gaitasuna duten erakundeak dira. Interes berezia dute industria-proiektuetan, industrian aplikagarriak diren teknologietan eta hazkunde-ikuspegia eta epe ertain eta luzerako ikuspegia duten enpresetan.