Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Ausolan Fundazioak eta Aspace Gipuzkoak jaki testurizatuaren errezeta-liburu bat argitaratu dute
Errezeta-lliburu berritzailea Basque Culinary Center-en aurkeztu du Jon Kepa Barrancok, Ausolaneko kide eta errezeta-liburuaren ko-sortzaileak. Show cooking bat egin du non sukaldaritza testurizatua landu duen, bertatik bertara. Hala, entsalada bat egin du, arraultza eta tomatearekin eta makarroi batzuk.
Ausolan urteak daramatza jaki testurizatuekin lanean. Garapen horretan landu ditu proposamen ezberdinak, beti ere helburu nagusi batekin, jakien zaporea mantendu eta eztarri-trabatzeak ekidin
Ausolan urteak daramatza jaki testurizatuekin lanean. Garapen horretan landu ditu proposamen ezberdinak, beti ere helburu nagusi batekin, jakien zaporea mantendu eta eztarri-trabatzeak ekidin. Hala, mastekatze arazoak dituzten pertsonei soluzioak eskainiz.
Aspace Gipuzkoako Elisa Carmonak adierazi du familien eskaera bati erantzunez egin dutela errezeta-liburua eta era samurrean eta detaile handiaz jasotzen direla bertan errezeta guztiak.
Bestalde, Maria Marin, Ausolan Fundazioko presidenteak adierazi duenez, "Ausolanentzat oso inportatea da pertsonen ongizatera bideratutako proiektuak garatzea" eta errezeta liburuak erantzuten die irensketa arazoak dituztenei eta haien familiei.