Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Pertsonen Gestiorako XII. Foroa
Iragan azaroaren 29an izan zen aurtengo foroa, hamabigarrena. Aurten Tabakaleran, eta oraingoan ere MONDRAGONeko kooperatibetako Pertsonen Gestioaren arloan lanean ari direnak batu ziren, guztira 150 lagun, hausnartzeko, eta etorkizuneko erronkak partekatzeko.
Aurtengo edizioak hiru kontzeptutan jarri du fokoa: egokitzapena, malgutasuna eta azkartasuna (erabakiak hartzerakoan). Erakundeen eredu berrien ikuspegitik eta pertsonen gestioaren arlotik aztertu ziren aipatu kontzeptuak.
MONDRAGONeko presidente Iñigo Ucinek eman zion hasiera jardunaldiari. Ucinek esan zuenez, "bezeroan fokoa jartzen duten erakundeak sustatu behar ditugu; azkartasunez ikasten duten organizazioak, erabakiak hartzerakoan bizkor jokatzen duten lan-taldeak, autonomoak eta konfiantzazko harremanak sustatuko dituztenak, non pertsonak baloratuta sentituko diren".
Organizazioak eta eraldaketa
Aurten hainbat adituk ere parte hartu dute lan-jardunaldian. Horietako bat Santi Garcia izan zen Future For Work Institute-eko ordezkaria. Pertsonen Gestioan dauden tendentziak zeintzuk diren aipatu zituen Garciak.
Ondoren, Andres Ortega aritu zen, ING Espainia eta Portugal-eko Talentu eta Hezkuntza arduraduna. INGn izandako aldaketaren esperientziaren berri eman zuen. "Banketxe tradizionaletik plataforma digitalera jauzia ematerakoan jabetu gara aldaketaz. Pertsonak eta erakundeak aldatu egiten dira benetako arrazoi bat aurkitzen dutenean", adierazi zuen Ortegak.
Fernando Trias de Bes ikertzaile eta idazleak negozio eredu berriak eta enpresa eraldaketa izan zituen hizpide. "Pertsonen zuzendaritzetatik sustatu beharko da eraldaketa" adierazi zuen. Eta horretarako "planifikazio estrategikoa, metrikak, emaitzak eta prozesuak bultzatu beharko dira, beti ere kultura sortzailearen baitan".
Amaitzeko, Neils Pflaeging-ek hartu zuen hitza. Nazioarteko ikuspegia eskaini zuen ahokulari eta idazleak. Bereziki enpresetan ematen den eraldaketa prozesuak aipatu zituen.
