Ikerketa zentro teknologikoa
Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Iñaki Aranburu, IK4ko lehendakari berria
Euskadiko aliantza teknologikoaren zuzendaritza-organoetan hainbat aldaketa egin dira. Lehendakari berriaz gain, lehendakariorde berria ere izango du: Iñaki Otaño (IK4-Lortek). Aitzitik, José Miguel Erdozainek jarraituko du zuzendari nagusi izaten.
IK4ko lehendakari berriak IK4-Ikerlanen hasi zuen bere ibilbide profesionala. 15 urtez jardun zuen han, eta urte horietako urte batzuetan Kontseilu Errektoreko kide izan zen. Ondoren, Produktu Garapeneko zuzendari izan zen Goizper kooperatiban, eta Olaker, Goizperreko I+Gko unitatea jarri zuen martxan. Handik lau urtera, Oronan hasi zen, eta, han, berrikuntza teknologikoaren alorra garatu zuen: Orona eic, I+Gko unitatea, sortu zuen. Gaur egun, Oronako Korporazio, Sustapen eta Marketineko zuzendaria da, eta IK4-Ikerlaneko lehendakaria.
Iñaki Otañok, berriz, MONDRAGONen egin du bere ibilbide profesionala: talde enpresarialaren lehendakariorde izan zen, eta haren nazioartekotzea bultzatu zuen. Gaur egun, IK4-Lortekeko lehendakaria da.