Irakurriena
- 1. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 2. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 3. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 4. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 5. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 6. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
Zabalik da 'Orklidea' ekimenaren hirugarren edizioan izena emateko epea
Ordizian kokatuta dagoen Orkli kooperatibak martxan jarri du dagoeneko Orklidea laguntza-programaren hirugarren edizioa. Ekimen honen bidez, finantziazioa behar duten Euskal Herriko elkarte ezberdinen proiektuei eskua luzatu eta ametsak egi bihurtzen lagundu nahi du kooperatibak, elkarlanean sortutako eta ilusioz ernaldutako ekinbideak babestuz.
Aurreko urteetan bezala, aurtengo edizioan ere 50.000 euroko poltsa banatuko da proiektuen tamainaren arabera bereizitako bi kategoriatan:
-
Lehen kategoria: 35.000 euroko laguntza jasoko du proiektu irabazleak.
-
Bigarren kategoria: 15.000 euroko laguntza bideratuko da irabazlearentzat.
Erreferentzia gisa, iazko edizioan Gautenaren Gure gunea eta Iñurri elkartearen Iñurrien hitzak iñurritegian proiektuak izan ziren sarituak.
Bidelagun izateko bokazioa
Laguntza ekonomikoaz harago, Orklidea ekimenak proiektuen parte izateko urratsa ematea bilatzen du. Orkliko kolektiboa bera arduratuko da proiektuak zuzenean ezagutu ondoren erabakia hartzeaz. Ekimenaren sustatzaileek adierazi dutenez, elkarteen bidean kide eta bidelagun izatea da azken helburua: "Bidea. Idea. Kidea. Orklidea".
Oinarriak eta epeak
Parte hartu nahi duten elkarteek urriaren 10era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko aukera. Izena emateko prozedura, oinarriak eta informazio osagarri guztia Orkli kooperatibaren webgunean dago eskuragarri: www.orkli.com/eu/ekintza-soziala