Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
50 lan-eskaintza baino gehiago Lea-Artibaiko Enplegu Azokan
Leartibai Fundazioak, Bizkaia Gazteak Lea-Artibai ekimenaren baitan, Lea-Artibaiko Enplegu Azokaren edizio berri bat ospatuko du datorren ekainaren 15ean, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean (goizeko 10:30etik 13:30era). Ekitaldi honen helburu nagusia Lea-Artibaiko gazteen laneratzea eta enplegagarritasuna sustatzea da. Horretarako azoka formatu batean planteatuta, gazteek euren kurrikulumak enpresei eskura emateko aukera izango dute, eta baita aurrez aurre enpresekin harremanetan jartzeko aukera ere.
Aurtengo edizioan, eskualdeko eta inguruko 18 enpresa eta erakundek parte hartuko dute. Bakoitza bere stand-ean kokatuta, gazteei laneratzeko dituzten aukerak aurkeztu eta lan-poltsa ezberdinetan sartzeko aukera eskainiko zaie. Guztira 50 lan-eskaintza baino gehiago egongo dira.
Burdinola Safer Labs (Amoroto), Cikautxo S.Coop. (Berriatua), Fagor Arrasate S.Coop. (Etxebarria), Itsaskorda (Markina-Xemein), Kautenik (Berriatua), Kide S.Coop. (Berriatua), Laboral Kutxa, Lanbide, Lantegi Batuak, Lea Artibai Ikastetxea, Lea Artibai Mankomunitatea, Leartiker Zentro Teknologikoa (Markina-Xemein), Maier S.Coop. (Gernika-Lumo), Nemak(Etxebarria), Novia Salcedo Fundazioa, Onare (Ondarroa) eta Orbeak (Mallabia) stand-ak jarriko dituzte Enplegu Azokan.
Halaber, Leartibai Fundazioa ere bertan izango da eskualdeko merkataritza, turismo eta ostalaritzan lan egin nahi duten gazteen kurrikulumak jasotzen.
Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Gazteak Lea-Artibai programaren eta Lea-Artibai eskualdeko 12 udalen babesa jaso du.
Aurtengo edizioan, eskualdeko eta inguruko 18 enpresa eta erakundek parte hartuko dute. Bakoitza bere stand-ean kokatuta, gazteei laneratzeko dituzten aukerak aurkeztu eta lan-poltsa ezberdinetan sartzeko aukera eskainiko zaie. Guztira 50 lan-eskaintza baino gehiago egongo dira.
Urteurreneko ekitaldia, ekainaren 15ean
Enplegu Azokarekin batera, Leartibai Fundazioak eta Lea Artibai Ikastetxeak, beraien 25. eta 50. urteurrenak, hurrenez hurren, ospatuko dituzte egun berean. Goizetik hasita, urte guzti horretan Fundazioaren eta Ikastetxearen ondoan izan diren enpresa, erakunde, instituzio eta elkarteekin batera, bisita gidatu batekin hasiko dute ekitaldia eta ondoren Ikastetxeko areto nagusian ekitaldi instituzional batekin ospatuko dute mugarria.
