Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Fagor Ederlan Tafallak kooperatibizazio prozesua burutu du
Iragan larunbatean egin zen Fagor Ederlan Tafalla Koop. Elkartearen Ezohiko Batzar Orokorra. Bertan, kooperatiba osatzen duten pertsonen kolektiboaren gehiengoak erabaki zuen lan-elkartuko kooperariba sortzea.
Kolektiboaren ia %90ak parte hartu zuen batzar orokorrean eta proposamenak kolektiboaren botoen %70etik gorako babesa izan zuen
Orain arte Mondragon Inbertsioak-ek eta Fagor Ederlanek gehiengoa zuten (kapitalean) eta kooperatibak izaera mistoa zuen. Aurrerantzean, berriz, etapa berri bati ekingo dio Fagor Ederlan Tafallak eta Automozio CHP Dibisioaren (Chassis & Powertrain) eta MONDRAGON Korporazioaren barne kokatuko da, eskubide osoz. Kolektiboaren ia %90ak parte hartu zuen batzar orokorrean eta proposamenak kolektiboaren %70etik gorako babesa izan zuen.
Aurrerantzean, kooperatibaren organoen txanda izango da eta behar beharrezkoak diren modifikazioak egin beharko dituzte 2008an abiarazitako prozesuari amaiera emateko. Urte hartan utzi zion enpresak elkarte anonimo izateari eta kooperatiba misto bilakatu zen; Mondragon Ibertsioen eta Fagor Ederlanen parte-hartzearekin, aldi baterako, bazkide gisa kooperatibako pertsonekin batera Fagor Ederlan Tafallaren kapitalean sartu zirelarik.
2022an 146 milioi euro fakturatu zituen. Gaur egun, 800 pertsonako lan-taldeak egiten du posible Fagor Ederlan Tafallaren proiektu sozio-enpresariala
Iragan larunbatean hartutako erabakiaren ondoren, Fagor Ederlan Tafallak etapa berriari ekingo dio, aldez aurretik ibilbide orrian jasotako bideari ekinez, hain justu ere.
Fagor Ederlan Tafallari buruz. Automobilen, ibilgailu komertzialen eta industrialen motor osagaien fabrikazioan fundizio espezializatua da. 2022an 146 milioi euro fakturatu zituen. Gaur egun, 800 pertsonako lan-taldeak egiten du posible Fagor Ederlan Tafallaren proiektu sozio-enpresariala.