Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Mondragon Unibertsitateak erakundeetako ikaskuntza estrategikoa lantzeko zikloa antolatu du
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, TeamLabs-ekin batera urriak 7an izango den Clo Breakfast Club: ikaskuntza estrategikoa erakundeetan izeneko ekitaldia antolatu du. Topaketa horren helburua da sakontzea ikaskuntza estrategikoan eta ikaskuntza-estrategiak erakundeentzat duen balioan. Erakundeetan ikaskuntza-estrategia bat garatzeko 5 gako nagusiak azalduko dira, negozio-estrategiarekin batera garapena eta ikaskuntza nola errazten den jakiteko.
Horretarako, Erneto Barrios Learning Officer Manager Repsol-en, Jose Miguel Caras, Chief Learning Officer Grupo Santander-en eta Felix Lozanok (CEO Teamlabs-n) ariko dira hizketan, Carmen Royo-k gidatuta aholkulariak gidatuta.
Bestalde, urriaren 20rako webinar irekia bat antolatu da, OKR learning-en gainean. Saio ireki honetan, Ruben Jeronimo adituak azalduko ditu tresna eta metodo berriak erakundeko ikaskuntza diseinatu, garatu eta ebaluatzeko.
Azkenik, Chief Learning Officer Unibertsitate Diploman sakondu asmoz, urriaren 27rako CLOri buruzko online informazio-saioa antolatu da. Beatriz Garcíak, CLO programaren koordinatzailekideak, diplomaren ezaugarriak azalduko ditu eta hitz egingo du enpresa eta erakundetako lantaldeei ziurgabetasuna nabigatzen laguntzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak dituzten pertsonen prestakuntzaren beharraz.
Chief Learning Officer: unibertsitate diploma berritzailea
Chief Learning Officer (CLO) titulua edo Erakundeetako Ikaskuntzaren Kudeaketan Espezializazio Diplomaren helburua da eskaintzea parte-hartzaileei erakundeetan ikaskuntza- eta berrikuntza-estrategiak aplikatzeko beharrezkoak diren tresna praktiko guztiak.
Datorren azaroaren 15ean hasiko da programaren hirugarren edizioa. Ikastaroa hau, elkarlanean, Mondragon Unibertsitateak

