Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Orbea Eurobiken da, txirrindularitza azokarik garrantzitsuenean
Orbeak ezin zuen kale egin. Munduko azoka garrantzitsuena da Eurobike, eta txirrindularitzaren sektoreko agente guztiak egunotan Frankfurt-en dira, produktu eta nobedade guztiak aurkezten, eta elkarren artean hartu-emanean. Orbeak bere erakustokia Hall 11.0 / C12 gunean jarri du, eta bertan du erakusgai produktu-gama guztia, eta bertan egiten ari da, besteak beste, bezero, hornitzaile eta bisitari guztiekin bertatik bertarako bilera eta gainerakoak.
Bere katalogoaren bizikleta ezagunenak erakusteaz gain; Rise, Orca eta Terra esaterako, azken berrikuntzak ere eraman ditu Alemaniara: Hala, Oiz, Wild eta Gain
Bere katalogoaren bizikleta ezagunenak erakusteaz gain; Rise, Orca eta Terra esaterako, azken berrikuntzak ere eraman ditu Alemaniara: Hala, Oiz, Wild eta Gain bizikletak aurkeztu ditu.
Bere presentziarekin, Orbeak, Eurobike Azokaren aldeko apustua erakutsi nahi izan du. 2022an Frankfurt-en estreinatu zuen egoitza eta aurten ere han dira sektoreko agente eta aktore guztiak. Azoka ekainaren 21ean, asteazkenean, hasi zen eta 25ean amaituko da, igandean.