Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Nola egin publizate iragarki on bat?
Martxan da Euspot lehiaketa, euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea helburu duen lehiaketa. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzun beharko diote sormen erronka horri. Antolatzaileen asmoa da aurkeztutako lanei ahalik eta hedapen handiena ematea.
Baina, nola egin iragarki on bat? zer izan behar da kontuan horretarako? gai hauetaz eta berarekin loturiko beste hainbat kontuetan aritzen dira formazio saioetan. Formazio zentro ezberdinetan eskaintzen ari dira saioak, besteak beste: escuela de Cine y Video de Andoain, Kurtzebarri de Aretxabaleta, CENTA de Donostia, Mendizabala de Gasteiz,...
Ikasleek erakutsi duten interesa handia izan da eta antolatzaileek oso modu positiboan baloratu dituzte eginiko saioak. Modu berean, aurten parte hartzaile gehiago espero dute.
Gogoratu, lanak aurkezteko epea maiatzaren 15ean bukatzen dela.
Lehiaketa antolatzen dute: Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arteman Komunikazioak.
Informazio gehiago: https://euspot.eus