Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Ondarroako “Antiguako Ama” trainerua aurkeztu du Kidek
Berriatuako kooperatibaren 50. urteurrenean, gizonezkoen gorengo mailan arituko diren trainerua eta arraunlariak aurkeztu dituzte Kideren instalazioetan.
Antiguako Ama traineruaren aurtengo denboraldiko trainerua eta arraunlari taldea aurkeztu ditu Kide kooperatibak, Ondarroako arraun taldearekin elkarlanean. Izan ere, uztailaren 5etik aurrera, Eusko Label Ligan arituko da Ondarroa Kide izenpean.
Kooperatibak berriro babestuko du Ondarroa Kide mutilen taldea, Kideren 50. urteurrenaren ospakizun ekitaldien testuinguruan. Babesletza hau hiru denboralditarako sinatu zen, eta aurten bigarrena beteko du. Azken urteetan, emakumeen eta harrobiko taldeak ere babestu ditu Berriatuako kooperatibak, Ondarroako arraunaren aldeko apustu sendoa eginez.