Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Bluesky sare sozialean ere aurkituko duzu MONDRAGON
MONDRAGONek mundu digitalean duen presentzia handitu du, Bluesky sare sozialean ere profila abian jarrita. Arrapalada batean hazten ari den plataforma da, eta dagoeneko ia 30 milioi erabiltzaile ditu mundu osoan. Urrats honek indartu egiten du MONDRAGONen edukietan interesa daukaten pertsonengandik gertu egoteko Korporazioak duen konpromisoa.
Sare honetan ere eleanitza izango da presentzia, gainerako espazioetan egin ohi den bezala. Edukiak euskaraz ikusi nahi dituenak https://bsky.app/profile/eu.mondragon.coop helbidean egin dezake. Gaurkotasuna gazteleraz nahi duenak eskura izango ditu https://bsky.app/profile/es.mondragon.coop loturan, eta ingelesez aldiz, https://bsky.app/profile/en.mondragon.coop -en.
Bluesky elkarrekintzarako eta edukia sare sozialetan zabaltzeko funtsezko gune bihurtu da hilabete gutxian. Beste sare batzuek ez bezala, edukiak antolatzeko algoritmo ugari eskaintzen dituelako nabarmentzen da. MONDRAGONek aukera hau komunitate zabalago batekin konektatzeko eta etengabeko bilakaeran dagoen ingurune digitalean duen presentzia sendotzeko baliatuko du.
MONDRAGONen komunikazio ekintzen lehenengo urratsak duela sei hamarkada baino gehiago eman ziren, 1960ko irailean gaur egun TU Lankide denaren lehen zenbakia argitaratu zenean. Jose Maria Arizmendiarrietak sortutako aldizkariak, hastapen haietan, "Cooperación" izena zuen. Makinaz idatzitako zazpi orriko buletina zen, diseinu eta estilo zehatzik gabea. Ordutik, aldaketak etengabeak izan dira, balio kooperatiboak zabaltzeko baliagarriak diren espazio berrietara egokitzeko. Orain ireki den ingurune berri hau ere, urrats bat gehiago da norabide berean.