The National-en kontzertura joan nahi?

TU Lankidek The National-en kontzertura gonbidatzen zaitu. Urriaren 18an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian, 19:30ean. Parte hartu zozketan eta eskuratu zure bi sarrerak.
Card image cap
2026/09/25

The National taldeak Donostian emango du 2026 urteko bere kontzertu bakarra, urriaren 18an, Kursaal Eszenaren programazioaren barruan izango da, AB100 topaketaren amaiera-ekitaldi gisa. Asteburu berezia izango da, musikari, lankidetzari eta truke artistikoari eskainia, Aaron eta Bryce Dessnerren 50. urtemuga dela eta. Aparteko emanaldi horretan taldea aspaldi lankideekin eta gonbidatu bereziekin ariko da oholtzan. 2024. urtetik The National-ek emango duen lehenbiziko zuzeneko kontzertua izango denez (eta 2026an emango duen bakarra), ezinbesteko hitzordu bihurtuko da ziur: taldearen errepertorio txalotua eta haren zuzeneko erakargarria euskal kostaldearen bihotzean, gau paregabe batean gozatzeko aukera.

Zozketa AppSorteos aplikazioaren bidez egingo da, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin.