Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
TULankide.com webgune berriaren estreinaldia
Arizmendiarrietak orain dela 55 urte sortu zuen TU Lankide aldizkariak une garrantzitsua bizi du. Izan ere gaur bertan, azaroaren 25ean estreinatu du webgune berria. Aurrerantzean webguneak diseinu eguneratua eta modernoa erakutsiko du, nolabait egungo Interneteko joera eta tendentzietara egokituta. Horrela, irakurtzeko errazagoa den moduan azalduko dira titularrak eta albisteetako testuak, eta gainera bideo eta argazkiekin osatuko dira.
Horrez gain, irakurleekin nolabaiteko kontaktua izateko zozketa eta promozio bereziak argitaratuko dira noizbehinka.
Webgunea responsive desing estiloa jarraituta diseinatu denez, gailu desberdinetara egokitzen da. Hala nola, edozein telefono edo tabletean ikusteko moldatu da.
TUlankide.com webguneak beste aukera batzuk ere eskaintzen ditu, esate baterako harpidetza zerbitzua. Horrela, irakurleak bere mailean jaso ahal izango ditu publikatzen diren albisteen izenburuak edo hilean behin argitaratzen den newsleterra.
Gainera, 2003tik gaur egunera argia ikusi duten aldizkarien edukiak bertan daude zintzilikatuta eta pdf formatoan izateko aukera ere ematen da.
Azken finean, gaur estreinatzen dugun webgune berriak aukera emango du paperean argitaratzen den TU Lankide aldizkariaren online bertsio eguneratua izateko, momentuan momentuko albisteak eskainiz hiru hizkuntzetan: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.