Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Nola hasi dute ikasturte berria MONDRAGONeko ikastetxeek?
Normaltasunera itzultzeko testuinguru berri batean, osasun-larrialdiko egoera eta murrizketa gehienak bertan behera dauden honetan, aldizkariaren zenbaki berriak MONDRAGONeko hezkuntza-eskaintzan jartzen du arreta.
Bere lau zentroek, Arizmendi Ikastola, Lea Artibai ikastetxea, Politeknika Txorierri Ikastegia eta Mondragon Unibertsitateak, 20.000 lagun formatzen dituzte urtero, 1.300 langile ari dira eta euskal hezkuntza-sarearen funtsezko pieza dira, gaur egun.
Ikasturteari hasiera nola eman dioten, ikastetxe bakoitzaren formazio eskaintza, beraien ezaugarri bereizgarriak eta etorkizunerako planteatzen dituzten erronkak jaso dira aldizkarian.
Gainerako ataletan, irailaren hasieran Munichen egin zen Mugikortasunaren Nazioarteko Azokari buruzko erreportajea nabarmendu behar da, baita beste kolaborazio batzuk ere: aro digitala, absentismoa, finantza jasangarriak eta beste gai batzuk aztertuz.
Elkarrizketen atalean, Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak bere alderdi bikoitzari buruz hitz egiten du; Koldo Ortuetak Cikautxo-Errumaniako zuzendari gisa duen esperientziari buruz; Igor Ortegak argitaratu berri duen tesiaren ildo nagusia garatu du; Abel Irizarrek arreta berezia jarri du enpresetako euskarari buruzko diskurtsoan; eta Ion Etxeberriak Ikerlanen etorkizuneko ildo estrategikoak azaldu ditu.

Kontsultatu aldizkaria hemen: https://www.tulankide.com/es/revista

