Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Makina erreminta
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Irakurriena
- 1. Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
- 2. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 3. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 4. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 5. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 6. Bazen behin Behobia Donostian
Fagor Automation, Soraluce eta Danobat Hannoverreko EMO 2023 azokan
José Pérez Berdud eta Xabier Ortueta, AFM Advanced Manufacturing Technologiesko lehendakari eta zuzendari nagusiak gidatuta, Gipuzkoako enpresen standetan bisitan izan dira gaur Eider Mendoza Larrañaga Gipuzkoako diputatu nagusia, Ane Insausti Altuna Sustapen Ekonomikorako eta Proiektu Estrategikoetarako diputatua, Jon Gurrutxaga Mongelos Berrikuntza eta Internazionalizazioko zuzendaria eta Unai Andueza Iraeta Sustapen Ekonomikoko zuzendaria. MONDRAGON korporazioko kooperatiben soluziorik berritzaileenak ezagutu dituzte bertatik bertara, EMO 2023 Nazioarteko Azokan.

Fagor Automation automozioko azken soluzioak aurkezten ari da Hannoverren. Hala nola,3 serieko feedback sistema angeluzuzenak, HMIelite, CNCren interfaze berria eta Fagor Digital Suite, digitalizazio soluzioa.

Soralucek fresatzeko, mandrinatzeko, funtzio anitzeko eta automazizazioko makina-erremintak ditu erakusgai azokan. Nazioarteko azoka hau baliatuko dute Performance Line-ko azken makinak ezagutarazteko eta, Soraluce SAD60 mahai finkoaren gainean dagoen zutabe mugikorreko fresatzeko makina berria erakutsiko dute in situ.
