Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Sei urte STEM eremuetan emakume erreferenteak bultzatzen
Seigarren urtez jarraian Danobatgroupek Gladys Saria emateko ekitaldian parte hartu du. Ekimenak Gladys del Estal informatika omentzen du, 2021etik, eta emakume gazteek ingurune digitalean egiten duten lana ikusaraztea bilatzen du, bai eta erreferente berriak sortzen laguntzea ere.
Ekitaldia irailaren 24an egin da, Donostiako Santa Teresa komentuan, eta bertan bildu dira sarian laguntzen duten erakundeak. Saria PUNTUEUS Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak bultzatzen dute, batez ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eta Emakunde, Danobatgroup, Euskaltel Fundazioa, EITB eta EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin.
Aurten, Harritxu Gete Ugarteri egokitu zaio saria, itzulpen automatikoaren eta hizkuntza eredu handien arloan egindako ibilbideagatik, baita euskararen garapen digitalari egindako ekarpenagatik eta berdintasunarekin duen konpromisoagatik ere.
Danobatgroupek sari honi ematen dion babesarekin batera, talentua garatzeko eta STEM diziplinetan emakumeen presentzia handiagoa bultzatzeko egiten diren beste ekintza batzuetan ere parte hartzen du
Harritxu Gete, Vicomtecheko ikertzailea da, eta hainbat proiektutan parte hartu du, hala nola Itzulin edo Batuan. Matematikan graduatua da EHUn, eta Hizkuntzaren Analisi eta Prozesamenduan doktorea, eta, gainera, teknologian genero alborapenak ikertzen ditu eta, esaterako, Inspira STEAM eta Emakumeak Zientzian ekimenetan parte hartzen du.
Nerea Otxoa, Danobatgroupeko ordezkari gisa, Gladys Saria emateko ekitaldian egon da. Izan ere, ekimen horrekin, taldeak arlo zientifiko-teknologikoetan emakumeen talentua bultzatzeko hartuta duen konpromisoa berresten du.
Danobatgroupek sari honi ematen dion babesarekin batera, talentua garatzeko eta STEM diziplinetan emakumeen presentzia handiagoa bultzatzeko egiten diren beste ekintza batzuetan ere parte hartzen du, esaterako, Debegesarekin batera antolatutako batxilergo-mentoretzetan, Bizilaben, First Lego Leaguen, ZTIM Huben edo Ada Byron sarietan.