Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
"Doktore tesia amaitzea da nire erronka nagusia"
Ze erronka duzu eskuartean?
Oraintxe bertan, nire erronka nagusia doktore tesia amaitzea da. Lortek-en ikertzaile moduan ari naiz, eta aldi berean proiektu europar baten barruan garatzen ari naiz tesia Mondragon Unibertsitatean. Hala ere, ez nago soilik horretan zentratuta, lanari ere arreta handia eskaini behar diot. Beraz, hori ere erronka bat da; dena behar bezala antolatzea eta aurrera eramatea.
Lanerako tresna bat.
Nire egunerokotasunean programazioak garrantzi handia du, beraz, gehien erabiltzen dudan tresna Phyton programazio lengoaia dela esango nuke.
Bulegoan lan egitea edo telelana?
Egoeraren arabera, baina une honetan bulegoan lan egitea nahiago dut. Egia da etxean lasaiago zaudela, modu batera edo bestera, kontzentrazio gehiago lortzen duzu. Hala ere, bulegoa aukeratuko nuke; kontzentrazioa lortzeko kaskoak jartzen ditut eta listo.
Gauerdiko ideiak edo goizeko inspirazioa?
Goizeko inspirazioa. Ikasten nuenean gauerdiko ideia gehiago izaten nituen, gautxoriagoa nintzen.
Lanerako musika, bai edo ez?
Bai.
Afizio bat.
Bizikletan ibiltzea.
Podcast bat?
Ez ditut entzuten. Musika bakarrik entzuten dut.
Abesti bat.
Radiohead-en Creep.
Liburu bat.
Liu Cixin idazle txinatarraren zientzia fikziozko El problema de los tres cuerpos. Triologia bateko lehenengo liburua.
Telesai edo pelikula bat.
Juego de tronos.
Oroitzapen bat.
Lortek-en lanean hasi nintzen unea. Ikasketak bukatu ondoren nire lehenengo lana izan zela esango nuke, eta dagoeneko, 6 urte daramatzat Lortek-en.
Amets bat.
Lana eta aisialdia ondo banatzea. Egunean zortzi ordu lan egitea, eta hortik aurrera lanaz ahaztea. Deskonexio hori lortzea da nire helburua.
Bizitzarako filosofia.
Bizitzan gauzak sortu ahala egitea. Ahal dela planifikatu gabeko bizitza. Ez dakit hemendik astebetera begira ere planik egiten.
Eguneko momentua.
Bizikletan ibili ondorengo kafea.