Irakurriena
- 1. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 2. Bazen behin Behobia Donostian
- 3. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 4. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 5. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 6. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
Domusa Teknikek showroom berria inauguratu du
Domusa Teknikek 350m2-ko showroom berria inauguratu du Landetan (Azpeitia, Gipuzkoa). Katalogoko produktuen gama zabala ikus daiteke bertan, eta etxeko ur beroaren edota hotzaren beharrak asetzeko erantzunak aurki daitezke.
Erakusketa gune hau eremu ezberditan banatuta dago: Aerotermia aparatuak, Biomasa galdarak, ur metagailuen deposituak, Termo elektrikoak, Gasolio bidezko galdarak, Gas bidezko galdarak, eguzki-sistema bidezko panelak eta metagailuak eta galdara Elektrikoak.
Domusa Teknikek antolatutako ekitaldi ezberdinetara (formakuntza teknikoak, aurkezpen komertzialak, beste erakundeen bisitak...) agertzen direnek lehen eskutik funtzionamendua, prestakuntzak eta produktuak fabrikatzeko erabilitako osagarriak ezagutzeko aukera izango dute.
Laburbilduz, markaren irudi eta kalitateen ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dute bezeroek showroom berri honetan.
